Ilearen munduan lan modu berritzaileenean eta bezeroari pertsonalizatutako sorkuntzan oinarritzen den ileapaindegia. Donostiako Benta Berri auzoan kokatua,
1998 urteaz geroztik.
ZERBITZU PERTSONALIZATUAK
Tintea
Zure ilearen osasuna eta edertasuna bermatzeko tratamenduak eskaintzen ditugu. Queratina erabiltzen dugu zure ilea gutxiago kiribildutzeko eta distiratsuago izateko, zainetatik punta bitarte indartuta eta ile-lehorgailu, ileko plantxa edo antzekotetatik babesteko.
Tratamentuak
Gure ezaugarririk nabarmenena etengabeko formakuntza da. Azken joeretan adituak gara eta horregatik ere gure ileapaindegian tinte berritzaileenak eskaintzen ditugu. Gure helburu nagusia zure ilearen emaitzarekin bereziki gustura geratzea eta etxera irribartsu joatea da.
Produktuak
Sasoon, Moroccanoil eta Kevin Murphy markekin lan egiten dugu, ileapaindegi profesionalaren industrian dauden markarik onenak. Guregan konfidantza jarriz gero, produktu jasangarri hauez disfrutatzeko aukera izango duzu, osagai naturalak oinarri dituzten produktuez.
DESRIZATZEA
Gure profesionalek kizkurra desegiteko tramatemendu onenak eskaintzen dizkizu, aukeran tratamendu hau denboran luze edo motz irauteko. Lan honetarako merkatuan dauden produkturik puntakoenak ditugu.
PERMANENTEA
Profesional onenen eskuekin egindako permanente malguena bilatzen ari bazara, leku aproposa aurkitu duzu: Agust ileapaindegia. Emaitza onena lortzea dugu helburu, kizkur ederrak lortuz eta inolaz ere ilea hondatu gabe.
DEKOLORAZIOA
Dekolorazioko tratamendurik onenak eskaintzen ditugu Agust-en. Gure produktuei esker, Sasson, Kevin Murphy y Moroccanoil, dekolorazioan izan daitezkeen emaitzarik eder eta atseginenak lortzen ditugu.
BRUSSINGA
Gure talde profesionalak erabiltzen dugun brussing teknikari esker emaitza paregabeak lortzen ditu. Zure ilea orraze zilindriko batekin orrazten dugun bitartean, ile lehortzailearen beroa jartzen diogu eta modu horretan lisatze ezin hobea eta puntentzako bukaera zoragarriak lortzen ditugu.
BRILLOAK
Itxura aldatzea desio baduzu gure lantaldeak brillo eta metxen bitartez beteko du zure desioa. Zure ileari alaitasuna emateaz arduratuko gara, zure aurkepegierak indartuz eta argitasuna bilatuz zure begiradan. Emaitza oso naturalen alde egiten dugu beti, ilea inolaz ere hondatu gabe.
MOZKETAK
Haurrentzako zein helduentzako ile-mozketak egiten ditugu. Gure zentroa aspaldi danik ezaguna bada ile mozketagatik izan da. Azken joerak eta aurkegierak hartzen ditugu mozketaren oinarri eta helburua erabateko asebetetzea lortzea izaten da.
HARREMANETARAKO
Agust Ileapaindegian berebiziko garrantzia ematen diogu gure informazioaren irisgarritasunari eta honen kalitateari. Horregatik, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko eta edozein zalantza argitzeko. Deitu gure telefono zenbakira 943213219